San Pedro Apóstol Ikastetxea

OHIKO BISITA BEGOÑAKO AMATXURI

Joan den ostiralean, maiatzaren 28an, Bilboko San Pedro Apóstol ikastetxea Begoñako Basilikara igo zen Ama Birjina bisitatzeko. Beste behin ere, pandemiak baldintzatu egin zuen ikustaldia, azkenaldian dena baldintzatzen ari den bezala. Txikienak igo gabe geratu ziren arren, Basilikan jarritako bideo pantailei esker beraien agurrak eta gurariak entzun zituzten eskolako “nagusiek”. Ezohikoa bezain hunkigarria izan zen Begoñako Amarekin SPAko uniformez, talde bezala, partekatu zuten azken momentua. San Pedro Apóstoletik, hastera zoazten bizi-etapa berri honetan onena opa dizuegu!

Eskerrik asko, Begoñako Andra Mariari!!!!!

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *