San Pedro Apóstol Ikastetxea

BILBOKO UDAL FOROAN PLASTIKOAK MURRIZTEKO EKIMENA AURKEZTU DUGU

Ekainaren 3an, San Pedro Apóstol ikastetxeak, Eskolako Agenda 30eko udal bilkura birtualean parte hartu zuen. Bertan, 50 ikastetxek Garapen Iraunkorreko Helburuak aurkeztu zituzten.  Aurten, plastikoak murrizteko ekimen berritzaileak proposatu zituzten ikasle bilbotarrek.

Plastikoaren erabilerak ingurugiroan sortzen dituen hondakinak aztertu ziren elkarteratzean eta arazo honi aurre egiteko irtenbideak proposatu zituzten San Pedro Apóstoleko Uxue Rodríguezek eta Iker Castrillok Bilboko Udal Foroan. Gainera, Ikerrek, bozeramaile lanak bete zituen Bilboko ikastetxeek aurkeztutako ekimen guztien laburpena eginez.

San Pedro Apóstol ikastetxea osatzen dugun hezkuntza komunitate osoak lanean jarraituko dugu ingurumena babesten, jasangarritasunaren alde, elkarrekin lortu dezakegulako. Arduraz ekin ama lurrarekin!

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *