San Pedro Apóstol ikastetxeak BBK ART(e)gileak proiektuan parte hartuko du. Kolaborazioa BBK fundazioak kultura herritarrengana hurbiltzeko duen programak ahalbidetu du.
“Las furias” proiektua
BBK ART(e)gileak ekimenaren helburua sorkuntza artistikorako testuinguruak sortzea da. Horretarako, Inés Garcíak, artista eta zinegileak, “Las Furias” proiektua burutuko du gure ikastetxeko ikasleekin batera. Egitasmoaren xedea; sormena, esperimentazioa, irudimena eta berrikuntzaren bitartez berdintasuna bultzatzea da. Inés, LHko 6. eta DBHko 2. mailako ikasleekin lanean arituko da lehen hiruhileko osoan zehar. Artistaren eta ikasleen arteko sormen elkartrukea garatzeko gure hezkuntza ereduan bereizgarria den DRAMA ikasgaiko orduak erabiliko dira.
Inés García
Bartzelonako Fakultatean Arte Ederretan lizentziatu zen, eta, ikasten ari zela, urtebeteko beka jaso zuen Balin. Unibertsitate-ikasketak amaitu ondoren, Cristina Iglesiasek, Abbas Kiarostamik, Víctor Ericek, Gabriel Orozcok eta Wilfredo Prietok emandako tailerretan parte hartzea erabaki zuen.
Estatu mailan, hainbat erakusketatan parte hartu du: Bartzelonan (Sant Andreu Contemporari), Madrilen (Espacio Trapezio, Matadero) eta Bilbon (Espacio Abisal, Sala Rekalde). Bere bideoak CA2Mn, Tabakaleran, Vigoko MARCO delakoan, Murtziako Kontserera, LOOPen eta Bartzelonako jaialdian proiektatu dira.
Nazioartean, bere ikus-entzunezko piezak hainbat jaialditan ikusi ahal izan dira, hala nola Les Rencontres Internacional Paris / Berlin, New Yorkeko Bideoarte Latinoaren Jaialdia, Teheraneko Zinemaldia eta Buenos Aireseko FIVA, eta beste hiri batzuetan, hala nola Lisboa, Atenas, Montreal eta Nottinghamen.
2018an, banakako lehen erakusketa handia egin zuen: WINTERREISE BilbaoArte Fundazioan.
Informazio gehiago: https://ines-garcia.com