Aurten ere, ikastetxetik, Uxue Rodríguez Aparicio ikaslea zoriondu nahi dugu, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Eskolako Umore Grafikoaren 7. Edizioko irabazlea izan baita. Gure gizartean oraindik ere eragina duten aurreiritzien aurkako borrokarekin lotutako bineta batekin, lehen postua lortu du. Berezkoa duen sormena, originaltasuna eta maisutza erakutsiz. Segi horrela, Uxue! Zorionak!
