San Pedro Apóstol Ikastetxea

“Hegan” Urdaibaiko Biosferan

Ikusi genituen hegaztien antzera, Urdaibaitik hegan ibili ginen LH3 eta LH4ko ikasle eta irakasleak. Astea hasteko modu ezinhobea! 

 

Eguzkia lagun, motxila eta ur botila hartuta, Dorre Madariaga museoa eta Urdaibaiko txoko miresgarriekin gozatzeko aukera eduki genuen. Heldu ginenean, Sukarrietako padurara jeitsi ginen, bertako hegazti eta landaredia ezagutzera. Ekoetxe museoko monitoreek, prismatikoak ekarri zituzten eta begiratoki batera eraman gintuzten, bertatik izaki bizidunen eguneroko bizimodua miresteko helburuarekin. 

 

Urdaibai Biosferaren Erreserba Naturala ezagutu ondoren, ingurugiroarekin daukagun konpromezu eta errespetua indartu egin dela esan dezakegu. A30ko Garapen Iraunkorreko 11. helburuak dioen bezala, hiri eta komunitate iraunkorrak zaindu eta maitatu behar ditugu.

 

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *