San Pedro Apóstol Ikastetxea

STEAM prestakuntza bultzatzen

Gaur, San Pedro Apostol ikastetxeak anfitrioi gisa jardun du Kristau Eskolak antolatutako “3D inprimagailuen bidezko STEAM proiektuen hiru dimentsioko ekoizpena” ikastaroan. Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat tokitatik etorritako hemezortzi ikastetxek hartu dute parte, hiru dimentsioko inprimaketa egiten hasteko eta ideia praktikoak ezagutzeko. Zertan datza hiru dimentsioko inprimaketa? Nola diseinatzen eta inprimatzen da 3D eredu bat? Nola eraiki daiteke  zure Fab Lab bat zure klasean? prestakuntza honetan erantzuna aurkitu dute gerturatutako irakasleek.

Unai Barquínek eta Alazne Soriak aditu gisa parte hartu dute 3di proiektua aurkeztuz; azken urteotan ikastetxean arrakastaz garatu dutena.

Topagunea eskaintzea, esperientzia errealak partekatzea eta zalantzak argitzea izan dira jardunaldi positibo eta pozgarri honen oinarri nagusiak.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *