San Pedro Apóstol Ikastetxea

AMA CABRINI OSPAKIZUNA

Aurten ere, San Pedro Apostol ikastetxeak ilusioz eskaini dizkio lanegun bat jaiegun bihurtuz gure fundatzaileari, Ama Cabriniri. “Elkartasuna sortuz argia gara” leloarekin batera, ikastetxeko hezkuntza-komunitatea argi bihurtu da.

Egoera nabarmen hobetu den arren, oraindik ere egin ditugun eta egitea gustatuko litzaigukeen jarduera asko baldintzatu ditu COVID-19ak.

Fundatzailea Atlantikoko ur arriskutsuetan barna ibiltzen zen itsasontzia leitmotiv bihurtu da gure neska-mutilentzat, eta proak, popak, mastak eta belak paperean irudikatu dituzte maitasunez.

 Eskolako mahaiak, xake-taula bihurtuta, jokalariak eta ikusleak erakartzeko guneak izan dira SPA XAKE TXAPELKETA. Espero dezagun datorren urtean itzultzeko aukera izatea. Instagramen, zuzenean, txapelketa gela guztietara eramateko tresna zoragarria den arren, ez da gauza bera. Ea datorren urtean, berriz Volantin Pasealekura ateratzeko aukera dugun, auzokide eta bilbotar guztiekin partekatzeko!

Arratsaldean jolasek, asmakizunek, kantek… poz eta dibertsioz blaitu dituzte gelak, liburutegia, korridoreak eta patioa. Eskolako ikasle nagusiek sortzailearen bizitzari eta lanari buruzko jarduera aurkeztu dituzte. Gainera leloak, CSIak, horma-irudiak, marrazkiak, collageak… ikastetxeko hormak esanahiz eta kolorez bete dituzte.

Nahiz eta online bidezko Eukaristia festaren ardatz nagusia izan, txokolate gozoa dastatzeko eta gorputzak musikaren erritmoan mugiarazteko parada ere izan dugu. Festa amaitzen ari da, pixkanaka hitzen oihartzunak, barreak, soinuak, argiak itzaltzen ari dira. Datorren urtera arte! Eskerrik asko, denoi!

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *