San Pedro Apóstol Ikastetxea

Tinko aurrera sasiordekan!

Azken aste hauetan hedabideetako titularrek adierazten dute berdintasunaren aldeko beharra errotzen hasia dela gure gizartean. Iraganera begiratuz gero, gauza asko hobetu dira. Batzuen esanetan aldarrikapen egun moreak, jada, ez dauka zentzurik: “betiko lepotik burua berriz ere…”, “aspaldiko kontuak dira…”, “benetako berdintasuna lortuta dago…”. Alabaina, errealitate gordinak zaplastekoa eman digu esnatzeko, oraingoan birtuala eta eskerrak! Izan ere, berdintasunaren bidean gauden arren sasiordekan jarraitzen dugu.

Gaur, Azaroak 25 da, San Pedro Apostol ikastetxearen barruan eta kanpoan. Egun berezia da, bai, bere garaian genero-indarkeriaren lauza astuna edo mikromatxismoen harri txikia pairatzen duten emakume handi eta txiki guztiak oroitzeko. Gaur berriro oihukatzeko eguna da: NAHIKOA DA!; ASKI DA! Ez emakume moduan, ez gizon gisa, baizik eta edozein motatako indarkeriaren aurkako pertsona bezala aldarrikatzeko. “Tinko aurrera!” lemarekin Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, eutsi irmo eta egin dezagun aurrera! Jarrai dezagun oihuka, helmugara arte: Tinko aurrera Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Egunean!

 

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *