San Pedro Apóstol Ikastetxea

BBK ART(e)gileak: Inés Garcíaren Las Furias proiektua

San Pedro Apostól ikastetxeko egoitza-erdia igaro ondoren, Inés García artistak, Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasleekin garatzen ari den Las Furias proiektuaren garapenari buruz hitz egin du.
“Lau lantalde sortu ditut, honela banatuta: irudia, soinua, eszenografia eta jantziak. Proiektua garatzeko bi etapa planteatu ditut. Lehena esperimentazioan oinarritutakoa, honek zenbait artelanengana hurbiltzeko balio izan digu. Ekintza ugarik elikatu dute lehe fasea: begiak itxita musika marraztea , jantziak gauzatzea, eskulturen eta koadroen formak birsortzea, eta oihu eta txistu grabaketak.”

Abendua  proiektu artistikoaren bigarren etapa hasten da. “Formalizazio eta materializazio etapa honetan, lan-taldearen helburua Orfeoren bizitzaren azken unearen inguruan gorpu bat sortzea  da”.

Ikastetxeak zorionak eman nahi dizkio Inesi gure ikasleekin egiten ari den lan eta inplikazio guztiagatik. Arteak hezkuntzan duen presentziaren alde lan egiten jarraitzen dugu, ikasleen trebetasunak garatzen laguntzeko eta aberasteko, hala nola,  kultura-aniztasuna, berrikuntza, sormena edo jakin-mina.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *