Haur batek abesti bat entzuten duenean, oroimena eta kontzentrazioa estimulatzeaz gain, bere hiztegia ere zabaltzen du. Doinuen eta abestien erritmoak entzumen-hezkuntza ez ezik, adierazpena, irudimena, sormena, umore ona eta gozamen sentsazio bikaina ere bultzatzen ditu.
Eta sentipen eta emozio guzti hauek batera bizi izan ditugu gaur Samara musikagile handiak eta hiru biolinista izugarrik, Oliviak, Xabierrek eta Garazik, Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko txikiei oparitu diguten kontzertuan.
Oso dibertigarria izan da bere doinuak biolinean eta pianoan entzutea, Olentzeroren abestia gitarrekin abestea eta dantzatzea, eta biolina arkuarekin jo edo pizzicato egin dezakegula ere ikasi dugu.
Gaur bizi izan duguna bezalako egun polit eta alaiak SPAn bakarrik bizi ahal ditugu.
Laster errepikatzea espero dugu!!