San Pedro Apóstol Ikastetxea

LURRASKA

Otsailaren 15ean eta 16an Haur Hezkuntzako 3. mailako eta Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak Lurraska baserri-eskolan egon gara. Han, naturaz inguraturik, animaliak zaindu, ogia egiten ikasi, zaldi gainera igo eta sendabelar batzuen propietateak aztertu ditugu.

Kontuan izan behar dugu gutako askorentzat etxetik kanpoko lehen gaua izan dela; lo-zakua, maleta bizkarrean, nerbioak, barreak eta une ahaztezinak.

Abentura handi bat!

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *