San Pedro Apóstol Ikastetxea

San Pedro Apostol ikastetxea STEAM da

Joan den ostiralean, otsailaren 18an, San Pedro Apostol ikastetxeak, Kristau Eskolak gonbidatuta, “Aukera Topaketa 2022” jardunaldian parte hartu zuen, VII. edizioan, Donostiako Orona Fundazioan (Orona Ideo).

Jardunaldiaren ardatza STEAM hezkuntza izan zen, eta, “STEAM izateko aurrera egiten dugu” lelopean, gure ikastetxeko ordezkariek, Alazne Soria Elizondok eta Unai Barquín Garcíak, erakutsi zuten bi urte daramatzatela ikastetxean abian jartzen ari diren “Jardunbide Egokiei” buruzko ezagutzak.

Hemendik, ikastetxeko arduradun guztiei zorionak ematen dizkiegu gure ikastetxea metodo berrien -ikaskuntza eta teknologien erreferente bihurtzeko egin duten lan onagatik.

Leave a Comment

Your email address will not be published.