Jakin-mina ikaskuntzaren motorretako bat da haurrentzat. Sortzetiko bulkada horri esker, inguratzen dituen mundua ezagutzen hasten dira, zentzumenen bidez ikertuz eta esperimentatuz. Horregatik, San Pedro Apostol ikastetxeko haurrei proposatzen dizkiegun esperimentazio-saioek horietako bakoitza elikatu eta aberasten dute.
Askok dakizuenez, gure azken proiektuan neguarekin lotutako hainbat kontzeptu ikasi ditugu. Eta azken esperimentazio-saioaren bidez amaiera bikaina eman diogu zentzumen anitzeko leherketa bati.
Aurpegia ikusi besterik ez da egin behar esperientziaz nola gozatu duten ikusteko