San Pedro Apóstol Ikastetxea

Bizkaiko Foru Aldundiaren saria Proiektu berritzaile onenari

Aurreko ikasturteetan bezala, aurten ere San Pedro Apóstol ikastetxeak Firts Lego League lehiaketan parte hartu du. Parte hartzeaz gain aurten sari potoloa irabazi du eskolak zientzia eta teknologia proiektuak batzen dituen 2022ko ekitaldian: Proiektu berritzailearenarentzat Bizkaiko Foru Aldundiak ematen duen 1. saria. 

DBHko 4. mailako zenbait neska-mutilek osatutako Citius taldeak berrikuntza-proiektu batekin harritu du epaimahaia. Proiektu horretan, supermerkatuaren ideia original bat garatu dute, erosketak egitean erabiltzaileen denboraren kudeaketa nabarmen hobetuko duena.

Nahiz eta Citius-ek aldundiaren lehen saria irabazi, ikastetxeko Legoneskak taldeak rankingeko goiko postuetara iristea lortu zuten Robotaren erronkei buruzko atalean.

Ikasleek esperientzia nolakoa izan den kontatuko digute: “Larunbatean, Deustuko Unibertsitatera joan ginen First Lego League 2022an parte hartzeko. Egun hori prestatzen aritu ginen ia lau hilabetez, eta gure ahalegin eta gogo guztia eskaini genion proiektuari. Denbora asko erabiltzen dugu lan horretan, ez eskola-orduak bakarrik.”

Lehiaketaren aurtengo erronka salgaien garraioa hobetzea zen. “Klasea bi taldetan banatu zen: Legoneskak eta Citius. Bakoitzak proiektu bat aurkeztu genuen. Bestalde, FFLk planteatzen zituen misioak aurreikusita, erronkak betetzeko robotak diseinatu eta programatu genituen.”

Saria lakidetzaren ondoria izan zen. “Sariak hunkitu egin gaitu, izan ere, parte hartzen dugun hirugarren urtea baita. Presioa alde batera utzita, esperientzia ahaztezina izan zen, lehen aldiz egin baikenuen tamaina honetako aurkezpen bat eskolatik kanpo. Taldelanak indartu egin gaitu, geneukan onena eman genuen: lankidetza, errespetua, adiskidetasuna… funtsezkoak dira proiektu honetarako.

Leave a Comment

Your email address will not be published.