San Pedro Apóstol Ikastetxea

Jesusen Bihotzaren Eguna: II. SPA XAKE TXAPELKETA

Ekainaren 10ean ospatu zen SPA XAKE TXAPELKETAren 2. edizioa. La Salve plazan jokatu zen aldi bereko xake partida. Eskolako ikasle guztiak bertan elkartu ziren Jesusen Bihotz Sakratua goratzeko egunean.

Goizeko 11:ooetan, meza tradizionalaren ondoren, eskolako jokalariek hasiera eman zioten txapelketari senide, bizilagun eta turista askoren begiradapean, guztiak jakin-minaren eta interesaren eragin magikoaren azpian harrapatuta. Neska-mutilek goiz berezia pasa zuten, gure gonbidatu bereziak, Miriam Parkhurts xakeko FIDE irakasleak, emandako eskola magistralari esker. Xake jokalari mexikarrak eskolako ikasleei aurre egin zien aldi bereko partidan. Miriamen esanetan, “haurrak dira arimarik garbiena eta xaloena, eta horrelaxe dibertitu eta gozatu beharko genuke xake-partida bat jokatzen dugun bakoitzean”.

 

Marceli Przychodzen, LH5eko ikaslea, izan zen lehiaketako irabazlea. Hori bai, gauza bat argi geratu zen, SPAn talentua dugula, eta ziur gaude egunen batean eskolako neska-mutilak jokalari bikainak bihurtuko direla.

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiogu IGEri kirol honi eskeintzen dion babesagatik, betiere xakea sustatu eta zabaltzeko asmoz.

 

 

Leave a Comment

Your email address will not be published.