2 TARTEA – 8tik 11 urtera
Arrazoiketa logiko, burutsu eta arduratsua
Bigarren heziketa-etapan arrazoiketa logiko eta burutsua erein nahi dugu. Ikasleak ikasketa prozesuaren protagonista bihurtzen dira. Biziko dituzten egoera berrietara eraginkortasunez erantzuteko gaitasunak garatuko dituzte ikasketa prozesuan; era kritiko eta arduratsuan.
Irakurketa eta ulermena garatu nahi dugun konpetentzia da: irakurketarako zaletasuna bultzatuz eta sustatuz, izan ere erabakigarria izango da testuen analisirako eta idazketarako.
Gure metodologiak proiektu bidezko ikasketa ahalbidetzen du. Ikasleek errealitatean benetako inpaktua duten proiektuak burutuko dituzte bizitzako gatazka-arazoei erantzuten saiatuz. Erabiltzen ditugun tekniken artean, Errutina eta pentsamendu estrategiak eta Ikasketa lan kooperatiboa daude.
Irakurketarako zaletasuna eta ulermena bultzatzen dugu
Xakea Ikasgelan
2015etik San pedro Apóstol Ikastetxeak Xakea sarrarazi zuen ikasgeletan Tekman Book-en eskutik. Adimen Aniztunetatik eratutako metodoa da; kontzentrazioa, arreta, oroimena eta analisia garatzen ditu.
Solasaldi dialogikoa
2017tik “Salasaldi dialogikoak” proiektuan lanean gabiltza, Deustuko Unibertsitatearen eta atzerriko hainbat unibertsitateen babesarekin. Ikasleek literatura klasikoko liburuak irakurtzen dituzte, ondoren ikasgelan komentatzeko eta beraien bizipen pertsonalekin erlazionatzeko.
Elkarrizketa laguntzailea
Gure hizkuntza proiektuaren barne, ingelesezko ahozko adierazpena eta ahoskera hobetzeko, elkarrizketarako laguntzaile natiboak ditugu. Hauek 2 eta 3 tarteko ikasleekin lan egiten dute.