Ikasketa gelatik kanpo
Eskolaz kanpoko ekintzak
Eguerdi eta arratsaldeko proposamenak
Jakin-nahi guztiak asetzeko eskaintza
Esparru guztietan, eskolaz kanpoko ekintza ugari eskeintzeko aukera dugu.
Txikitatik ikasleen interesa pizten dituzten jarduerak bilatzen ditugu, beraien heziketa zentzu zabalago batean osatzeko asmoarekin: kirolak, zaletasun eta aisialdi aktibitateak, hizkuntzen ikasketa sakona…



Hizkuntzak
Mondragon Lingua enpresak kudeatuta
Ikastetxeko Euskara irakasgaia modu zabalago batean betetzeko modu ezin hobea da. Klase hauek jolasekin edo jarduera akademiko desberdinen bitartez burutu daitezke, beti ere ikasleen adin eta beharrizanak kontuan hartuz.
5 eta 6 urteko umeei zuzendua, jolas ezberdinekin egituratutako klaseak dira, modu honetan neska-mutilek naturaltasunez ikasten dituzte helburu ezberdinak: jokuak, abestiak, ipuinak, eskulanak, besteak beste…
Jolly Phonics izeneko metodo arrakastatsua erabiltzen dugu, modu honetan ikasleek ingeleseko soinuak era dibertigarri batean eta naturaltasunez ikasten dituzte.
Etapa honetan ulermena eta ahozko adierazpena lantzen dugu.
6 urtetik aurrera (Lehen Hezkuntza), klaseek izaera akademikoagoa hartzen dute, ikasleek titulu ofiziala lortzeko helburuarekin.
Klaseak entretenigarriak eta dibertigarriak izan behar direla ahaztu gabe, modu honetan ikasleen arreta eta parte hartzea lortzen da.
Hizkuntzaren 4 trebetasunak lantzen dira, gramatika eta hiztegiaz gain. Azterketa ofiziala prestatzen ari diren taldeak, proban bertan agertuko diren antzeko ariketak landuko dituzte. Honi esker, azterketa modu ezin hobean prestatzen da.
Programan barne daude:
- Hasiera mailako probak.
- Astean bi eguneko klaseak, ordu bateko edo ordu eta erdikoak.
- Talde murriztuak.
- Hiruhileko ebaluaketak.
- Hiruhileko informeak ikasle eta familientzat.
- Informazio batzarrak familientzat.
- Tituludun irakasleria.
- Proiektuaren koordinatzailea, ikastetxean izango da eta dena ondo joatearen ardura edukiko du.
Kirola, aisialdi eta zaletasunak
EdukaBilbo enpresak zuzendua.
3 eta 5 urte tartean dauden umeentzako garapen programa da. Joko, motibazio, mugimendu eta programa espezifiko honetarako egindako jarduerekin lan egiten da.
Garapen mentala lantzeko programa, 5 eta 13 urte artean dauden umeei zuzendua dago. Kalkulua abakoarekin nahiz atentzioa lantzeko, erronka ugari eskaintzeko aukera dugu; kontzentrazioa, oroimen fotografikoa eta entzutezko ahalmena lantzen dira besteak beste.
Umeak musikara hurbiltzea du helburu, horretarako perkusiozko instrumentuak, entzunaldiak, abestiak eta mugimendu erritmikoak erabiltzen dira.
Kirol honetan balleta, gimnasia eta dantza konbinatzen dira, gainera soka, uztaia, pilotak, mazoa eta xingola bezalako materialak ere erabiltzen dira. Kurtsoa aurrera doan heinean ikasleek ariketa ezberdinak ikasten dituzte, banaka zein taldeka lan eginez musika erritmoak barneratuz eta dantzatuz.
Jarduera mota hauen bitartez, umeen irudimena, fantasia eta kreatibitatea garatzen dira.
Orduz kanpoko jarduera honetan ikastea eta mahai joko bat praktikatzea proposatzen da. Bertan inteligentzia eta kalkulua elkarlanean aritzen dira, mugimendu onak garatu eta jokoaz gozatu ahal izateko. Umeen iniziatiba sustatuz eta aukera ezberdinei irtenbidea aurkituz, ikasleek arauak eta kirol honen oinarriak ikasten dituzte.
Aktibitate hauei esker irudimena, fantasia eta kreatibitatea garatuko ditugu.
Umeek elkarrizketarako konfiantza lortzea du helburu nagusia, ahoskatze akatsak eta hitz-jarioa landuz. Jarduera guztiak irakaslearekin osatzen dira banaka, honi esker, ikasle bakoitzari egitaraua egokitzen zaio; beharrizanak, helburuak eta aurrerakuntzak kontuan hartuz.
Asteko ordutegia
13:00etatik 14:00etara- Aloha kids
14:00etatik 15:00etara-Txinera
14:00etatik 15:00etara- Txikirritmo
14:00etatik 15:00etara- Aloha Tiny
17:00etatik 18:30era- Gimnasia erritmikoa
14:00etatik 15:00etara-Tailer anitzak
13:00etatik 14:00etara- Aloha Kids
14:00etatik 15:00etara- Kitsune
14:00etatik 15:00etara- Aloha Tiny
17:00etatik 18:30etara Gimnasia erritmikoa
14:00etatik 15:00etara –Tailer anitzak
13:45etik 14:45era-Xakea
13:45etik 14:45era- Dantza modernoa