San Pedro Apóstol Ikastetxea

ESKOLAKO AGENDA 2030

Zer da?

Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) ekintzarako dei unibertsala dira, pobreziari amaiera emateko, planeta babesteko eta mundu osoko pertsona guztien bizitza eta etorkizuna hobetzeko. 2015. urtean, Nazio Batuetako estatu kide guztiek 17 Helburu onartu zituzten, Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren barnean kokatuta. Agenda horretan, helburu horiek 15 urteren epean lortzeko plan bat ezarri zen.

Ingurumen-hezkuntza

Ingurumen arazoak konpontzeko beharrezkoak diren motibazioa, ezagutzak, konpetentziak, jarrerak eta konpromisoak garatzea da gure xedea.
Helburuak:
1) Jasangarritasunaren kultura sustatzea ikastetxeetan.
2) Hezkuntza-komunitatearen parte-hartzea bultzatzea, ikasleen protagonismoa eta ahalduntzea ardatz eta oinarri hartuta.
3) Ikasleen jasangarritasuneranzko konpetentzia eta irakasleen jasangarritasuneranzko irakaskuntza-konpetentzia sustatzea.

Udalerriaren jasangarritasuna

Udal-diagnostikoetatik abiatuta, ikasleek lan egiten dute udalerriaren jasangarritasunaren alde. Fase honetan garrantzi berezia dute foroek:
1) Eskolarteko foroa, udalerriko edo eskualdeko ikastetxeetako ikasleen ordezkariek osatutako organoa da. Udaleko Eskola Foroak antolatzeko, esperientziak eta diagnostikoaren emaitzak elkarbanatzea du helburu.
2) Udalaren Eskola Foroa, ikasleek egindako lanaren emaitzak, hartutako konpromisoak eta egindako proposamenak aurkeztuko dituzte tokiko agintarien aurrean. Agintariek, ikasleek egindako proposamenei erantzuna emango diete eta bideragarriak badira aurrera eramango dituzte.

Sarean egindako lana

Ikastetxearen egituran txertatutako berariazko antolaketa.
1) Talde gidaria irakasleek eta zuzendaritzaren ordezkariek osatzen dute. Proiektuaren eguneroko antolaketaz eta dinamizazioaz arduratzen da.
2) Ostadar Zirkulua, hezkuntza-komunitatearen partaidetza-organoa da eta bertan ikastetxeko estamentu guztiak daude ordezkatuta: familiak, irakasleak ez diren langileak, irakasleak eta ikasleak.
3) Ikasleen Batzarra, ikasgela bakoitzeko ekoordezkariek osatzen dute. Ikasgeletako proposamenak jasotzea, aztertzea eta bideratzea, batzarrean egindako proposamenak idaztea eta zabaltzea eta proiektuaren jarraipena eta ebaluazioa egitea dira taldearen ardurak.

Privacy Preference Center

Necesarias

Sirven para ofrecer servicios o recordar configuraciones para mejorar tu experiencia de navegación en el sitio web.

gdpr, JSESSIONID, wpSGCachePypass, gawp

De terceros

Cookies necesarias para recabar datos de navegación y cookies pertenecientes a Google.

IDE ,NID, _ga