1X1 Ordenagailuak
IKTak Berrikuntzaren zerbitzura
Chromebook-a ikasketa erreminta bezala
10 urtetik aurrera, ikasle bakoitzak Chromebook ordenagailu bat erabiliko du ikasgelan; chromebook-a izango da beraz ikasketa erreminta nagusia. 1×1 sistema bezala ezagutzen dugun esparrua, hau da, gailu bat ikasle bakoitzarentzat. Honen bitartez IKTen mailakako ezarpena egiten ari gara ikastetxean: SPA Digitala.
Gailu desberdinen erabilpenak aukera anitz eskeintzen dizkigu ikasgelan, metodologia aktibo eta berritzaileak eskaintzen dizkigu. Era honetan, ikasleen gaitasun digitalak garatzen ditugu.
Informazio baliagarria:
- Gailua ikastetxearen bitartez eskuratzen da.
- Gailua erosteko erraztasunak ematen ditugu; ordainketa epeka burutzeko aukera eskaintzen dugu.
- Gailuak seguru gehiagarria darama, honela ikasketa proiektuak irauten duen bitartean, gerta daitezkeen matxura zein intzidentziak babestuko ditu.
Unea iristen denerako, familiei jarraitu beharreko urratsen berri emango zaie ikastetxetik.