
Ondoren matrikulazio prozesuari buruzko aspektu garrantzitsuenak laburbiltzen dira. Atal hau kontsultatzen den momenturen arabera, baliteke informazioren bat zehaztear egotea, Eusko Jaurlaritzaren konkrezioaren zain.
Matrikulazio prozesua Haur Hezkuntzan, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan
Mailak: Haur Hezkuntzatik (2 urte) DBHra (16 urte)
Bisita pertsonalizatua:
Ikastetxetik ibilbide bat egingo da, ikaslearen adinaren arabera izango duen espazioetara bideratuz. Saio honek ordubete inguru iraungo du.
OHARRA: egungo egoera dela eta, familia bakoitzetik gehienez 2 pertsona etorri ahal izango dira.
Matrikulatzeko Epe ofiziala: Urtarrilaren 17tik, 28ra (biak barne).
Indarrean dauden arauak:
Idazkaritza orduak: Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 16:30era (ostiralean, 13:30era arte)
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Eskaria egiteko ezinbestekoa da derrigorrezko agiri hauek atxikitzea.
- Familia-liburuan ikaslea azaltzen den orriaren fotokopia
- Familia-liburuan aita/ama azaltzen den orriaren fotokopia edo lege-tutorea izatearen ziurtagiria
- Ikaslearen aita, ama edo lege-tutorearen NANaren fotokopia (AIT atzerritarrak izanez gero)
- Familia helbidearen ziurtagiria Udalak egina, hiru hilabeteko antzinatasuna izango duena, gehienez ere
- Familia banandua edo dibortziatua izatekotan, berezko protokoloa bete izanaren agiria (ezkontide ohiaren baimen-idazkia, ebazpenjudiziala edo behin-behineko neurria, etab.) (Atxikituta bialtzen dizuegun adostasun agiria erabili ahal duzue)
- Hezkuntza Premia Berezietako galde-sorta beteta (erantzun guztiak ezezkoak badira ere)
- Baremaziorako dokumentoak (ikusi erreferentziazko agindua).
OHARRA: Izena emateko inprimakia bete ondoren, automatikoki jarriko gara zurekin harremanetan. Oso garrantzitsua da mezu elektronikoa eta telefonoa zuzen idaztea.