San Pedro Apóstol Ikastetxea

bihotzez hezi dugu

Gure nortasuna

Aldaketarako eragilea gizarte plural baten baitan

Misioa:

San Pedro Apóstol Ikastetxea, Jesusen Bihotz Sakratuko Misiolarien barne dagoen itunpeko ikastexea da. Ume eta nerabeei erabateko hezkuntza eskaintzeaz arduratzen dena, betiere kristautasun eta cabriniar printzipioak bertakotuz.

Hezkuntzaren bitartez, Ikastetxeak aldaketarako eragile izan nahi du gizarte plural baten baitan. Helburua, ikasleak hiritar on, sortzaile eta adituak bihurtzea da. Eginkizun hori betetzeko, beharrezkoa da gizakiaren prestakuntza osoa, sakona eta bikaina lortzen saiatzen den heziketa-prozesua; gizarteratzea erraztuko dien ezinbesteko baliabideak garatzeko eta finkatzeko.

San Pedro Apóstol Ikastetxeak Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eskaintzen ditu; 0 urtetik 16 urtera bitartean. Irakaskuntza eredu hirueleduna dugu, euskara-gaztelera-ingelesa. Bilatzen dugun  hezkuntza-prozesu berritzailea ahalbidetzeko, gizon eta emakume profesional adituak, pastoral konprometitua eta kudeaketa partekatua ditugu.

Berrikuntza eta profesionaltasunaren aldeko apustua

Ikuspegia:

Gure inguruan ezaguna, erakargarria eta kalitatezkoa izan nahi duen Ikastetxea gara:

  • Pertsona sortzaile, kritiko eta arduratsuak hezitzeaz arreta jartzen duen heziketa prozesua.
  • Zinezko heziketa kristau eta gizatiarra eskaintzen duena.
  • Kudeaketaren hobekuntza eta etengabeko berrikuntzaren aldeko apustua.
  • Kalitatezko zerbitzu eskaintza osoa eta lantalde profesional aditua; bai kudeaketa arloan, bai irakaslerian.

Errealitatearekin konprometitutako heziketa. Unibertsaltasuna, erantzunkizuna, berrikuntza, justizia, bakea eta askatasuna.

Balioak:

Gure hezkuntza helburuaren berezko oinarriak:

  1. Unibertsaltasuna eta doakotasuna. Kristau ikuspegia duen heziketa asmoa; edozein pertsonari zuzendua, jatorria edo gizarte-egoera kontuan hartu gabe.
  2. Printzipio honek, San Pedro Apóstol Ikastetxeko lan-talde osoak hezkuntzarekiko dugun konpromiso pertsonala eta profesionala isladatzen du.
  3. Berrikuntza. Ikasleen eta familien gizarte errealitatearen etengabeko aldaketak, erantzun moderno eta eraginkorrak ematera behartzen gaitu, gure Ikastetxean konfiantza jarri duten familien benetako beharrak asetzeko.
  4. Justiziarekiko konpromisoa. Justiziarekiko konpromisoa Madre Cabriniren sortze-balioa da. Ez da soilik behartsuen alde lan egitea, baizik eta baztertuek sufritzen duten gizarte egitura bidegabearen kontra borrokatzea; gizarte-justizia eta berdintasunaren alde lan egitea.
  5. Bakerako eta askatasunerako konpromisoa. San Pedro Apóstoleko Hezkuntza Komunitatean kultur aniztasunaren alde lan egiten dugu: gizabanakoen beharretara egokituz, bizikidetza baketsua sustatuz eta ikasleen arteko erlazio pertsonalak aberastuz; betebeharren eta giza eskubideen erantzunkizuna nork bere gain hartuz