San Pedro Apóstol Ikastetxea

Pastorala

FUNDATZAILEA: SANTA FRANCISCA JAVIER CABRINI

Santa Francisca Cabrini Sant’Angelo Lodigianon (Italia) jaio zen 1850eko uztailaren 15ean, familia apal batean. Txikitatik misiolarien bizitzarekiko eta Jesusen Bihotzaren Maitasuna mundu osora eramateko interes handia agertu zuen; gaztetan maistra gisa graduatu zen eta 1880an Jesusen Bihotzaren Misiolarien Institutua sortu zuen Codognon (Milan).

Egoera historikoek eta Leon XIII.a Aita Santuaren borondateak aldatu egin zuten Txinara misiolari gisa joateko hasierako ametsa. Orain, jomuga Amerikako kontinentea izan behar zuen; milioika italiar lan bila eta beren bizi-baldintzak hobetzeko asmoz emigratzen zuten tokia.

Geroztik, Madre Cabrini emigranteen ahots, euskarri, babes eta ama bihurtu zen. Eskolak, umezurztegiak, barnetegiak, ospitaleak eta beraientzako gizarte zerbitzuko zentroak ireki zituen, bere herrikideei Ipar Amerikako kultura berrian sartzen lagunduz. Halere, bere misiolari apeta ez zen mugatu emigratzaileetara.

Madre Cabrini uste osoko hezitzaile grinatsua zen. Bere hezkuntza-lana oso goiz zabaldu zen Amerikan eta Europan. Bere gogoeta pedagogikoa, bere pentsamendu eta jokabidea bezala, garairako aurrerakoia eta berritzailea izan zen.

Madre Cabriniren ustez, irakasleek beren izateko eta bizitzeko moduaz irakatsi behar dute. Irakaskuntza ezin daiteke soilik irakasgai edo jakintza multzo gisa ulertu, baizik eta gizakiaren hezkuntza-prozesu orokor bat bezala; gizakia “kristau on eta herritar on” izatera eramango duena.

Madre Cabriniren ustez, irakasleek beren izateko eta bizitzeko moduaz irakatsi behar dute. Irakaskuntza ezin daiteke soilik irakasgai edo jakintza multzo gisa ulertu, baizik eta gizakiaren hezkuntza-prozesu orokor bat bezala; gizakia “kristau on eta herritar on” izatera eramango duena.

ekintza pastorala

Acciones Pastoral

Privacy Preference Center

Necesarias

Sirven para ofrecer servicios o recordar configuraciones para mejorar tu experiencia de navegación en el sitio web.

gdpr, JSESSIONID, wpSGCachePypass, gawp

De terceros

Cookies necesarias para recabar datos de navegación y cookies pertenecientes a Google.

IDE ,NID, _ga