berezko heziketa tarteak

Hezkuntza Proiektua

0-2 urte

O TARTEA

Haurren hazkunde eta garapen pertsonala ematen den lehen etapa honetan, txikien gaitasunen erabateko garapena errespetatzen, bultzatzen eta laguntzen ditugu, eboluzioaren protagonista nagusiak haurrak izanik.

3-7 urte

1 TARTEA

Eskola hezkuntzaren lehen tartea, Haur Hezkuntzak eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak osatzen dute. Epe honetan, haurren erabateko garapen harmonikorako oinarriak finkatzen ditugu; ezagutzak eskuratuz, balioak, trebetasunak, estrategiak eta gizarteratze-prozesua erraztu eta bizitzan moldatzeko ohiturak ikasten dituzte.

8-11 urte

2 TARTEA

Bigarren tartea, Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailak betetzen dute. Bertan, arrazoiketa logiko eta burutsua erein nahi dugu. Ikasleak ikasketa prozesuaren protagonista bihurtzen dira; biziko dituzten egoera berrietara eraginkortasunez erantzuteko gaitasunak garatuko dituzte ikasketa prozesu honetan era kritiko eta arduratsuan.

12-16 urte

3 TARTEA

Ikasketa azken etapa honetan biltzen dira DBHko 1, 2, 3, eta 4. mailak. Gogotsu lan egiten dugu ikasleak inguruarekin konprometitzeko, eskuzabaltasunez jokatzeko eta gaur egungo eta etorkizuneko gizartean arazorik gabe moldatzeko.